Kontrakantxa gaztetxearen talde motorea sortzen ari dira, eta gaztetxearen antolakuntza berregiteko, erabiltzaile guztiekin bilera bat egitea erabaki dute. Ostiralean bilduko dira arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxean. Gaztetxearen antolakuntza berrian parte hartu nahi dutenei gonbidatu nahi diete bertan parte hartzera.