«Aurrean izango gaituzte, ez diegu erraz jarriko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 30a, 02:00

Mobilizazio eguna antolatu zuten atzo Gipuzkoa Zutik taldeak eta Erraustegiaren Kon­trako Mugimenduak, erraustegiaren kontra. «Gutxi batzuen negozioa, denon minbizia eta ruina» lelopean egindako mar­txa zaratatsuarekin hasi zuten eguna. Eguerdiko 12:00etan Pla­­­za Berritik abiatu zen martxa jendetsua eta FCC eta GHKren egoitzetan geldialdi bana egin zuten.

Balorazio positiboa
Bertan izan zen, esaterako, Juanmi Galatas, Erraustegia­ren Kon­trako Mugimenduko ki­dea: «Positiboki baloratzen du­gu. Parte-hartze nahiko uga­ria izan du; 500 bat pertsona izan direla kalkulatzen du­gu», onartu du. 
Galatasek azaldu duenenez, erraustegia eraiki nahi dutenei «adierazi nahi izan diegu aurrean izango gaituztela, ez diegula erraz jarriko».  Eta hemendik aurrera, zabaldu nahi duten mezua da: «promotorearen, enpresen eta bankuen aurrean jarraituko dugula, ez dugula etsiko».

Festa, bukatzeko
Ondoren, festa Tilosetara le­kualdatu zen, eta bertan egin zituzten hainbat ekintza: ber­tsolarien emanaldia, tailerrak, poesia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!