Dantza tailerra emango dute haur eta gurasoentzat, eta zabalik da izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 2a, 01:00


Kukai dantza konpainiako dantzariek tailerra emango dute azaroaren 9an, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Tailerra zuzendua dago 4 eta 8 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei. 24 lagunentzako tokia dago: 12 haur eta 12 guraso. Izena gaurtik azaroaren 8ra bitartean eman behar da Biterin. Debalde izango da eta plaza baino jende gehiagok ematen badu, zozketa egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!