500 sinadura biltzea, Udaberri Festako erronka

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 30a, 02:00

Batzar erabakiorra izan zu­ten atzo BagaGiltza herri pla­ta­formako kideek, bertan erabaki baitzuten noizko an­tolatuko duten Hernani eta Astigarragako herri galdeketa.
2017ko Udaberrian izango zela dagoeneko iragarri zuten, baina data zehatzik gabe. Eta orain badakite noiz izango den: «erabaki dugu publiko egingo dugula azaroaren 12an,  Udaberri Festan», azaldu du BagaGiltza plataformak. 

Azaroaren 12a, egun berezia
Egun berezia izango da, beraz, azaroaren 12koa. Ave Maria parkean egingo dute festa haun­dia, Udaberri Festa, egu­raldiak laguntzen badu; bes­tela, Gay Murreko patioa estali dutela aprobetxatuko dute.
Festa gehienetan dauden ekintzez gain, bereziki ilusioa pizten dien beste bat hasiko dute: sinadura bilketarena. Eta emozioa gehitzeko, erron­ka bat jarri diote beraien bu­ruari: «Udaberri Festaren aste­buruan 500 sinadura bil­tzea izango da erronka».
Baina ez hori bakarrik, eki­taldi nagusi bat ere egingo du BagaGiltzak egun horretan, eta orduan izango da herri galdeketaren dataren aurkez­pen ofiziala.
Horregatik, noiz izango den jakin nahi duenari Uda­berri Festara agertzeko gon­bitea luzatu diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!