Denboraldiko aurreneko garaipena, derbian

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 30a, 02:00

Giro ezin hobea, eguraldi ede­rra... partidua irabaztea baka­rrik falta zitzaien trikoloreei arratsalde borobila izateko. Eta hori ere, lortu zuten. 23-8 emaitzarekin irabazi zion Her­nanik Ordiziari, azkeneko lau derbietan bezalaxe. Gaine­ra, trikoloreek denboraldiko au­rre­neko partidua irabaztea lor­tu dute, hain beharrezkoa zu­tena.

Hasiera, berdintsu
Nahiko pareko hasi zuten der­bia Hernani eta Ordiziak, baina 37garren minutuan guztiz aldatu, eta trikoloreek hartu zuten aurrea. Zigor kolpe banak emandako hiru­na punturekin joan ziren atse­denera, eta etseguak ez ziren bigarren zatira arte azaldu. Genuak eman zizkion aurre­nekoa Hernaniri 42garren minutuan (8-3); ondoren, Mattin Colladok egin zuen bigarrena (16-3), eta bukaera aldera, Genuak borobildu zuen partidua, 71garren minutuan (23-8).
Ordiziak ere izan zuen aukera, eta entsegua egin zuen 60garren minutuan.

Datorren asteburuan, Alcobendasen aurka
Garaipena poltsikoan, Alco­bendasen aurka jokatuko du Hernanik datorren igan­de­an. Eguerdiko 12:30etan izan­go da, Alcobendasko Las Terrazas zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!