Proiekzioa eta hitzaldia: ‘Gerra nahikoa ez, eta ondoren esklabo’

Kronika - Erredakzioa 2016ko azaroaren 2a

Frankismoaren biktima guztien memoria gogora ekarri nahi izan du Udalak datozen egunetan herrian izango diren bi ekitaldiekin.
Bihar, ostegunean, Gerra nahikoa ez, eta ondoren esklabo izenburuarekin, proiekzio solasaldia antolatu dute. Trabajadoriak dokumentala izango da ikusgai, eta bertan izango da Mikel Mendizabal zuzendaria. Bigarren zatian, Miguel Usabiagak hitzaldia emango du. Biterin izango da, bihar, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!