Munduko lehenengoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Kimera Fisioterapiak munduko lehenengo CT8 INDIBA Activ ekipoa eskuratu berri du. Marka horretako punta puntako mode­loa da eta tratamen­duetarako azken teknikak eskaintzen ditu. Horrela, azken 6 urte hauetan erakutsitako konfiantzaz gain, moldakortasunean, prezisioan eta segurtasunean nabarmen hobetu dute.

CT8 INDIBA Activ Therapy ekipo berri­ak eskaintzen dituen tratamenduak aproposak dira mugikortasun aparatuarentzat, artikulazio minentzat eta zoru pelbi­koaren­tzat, baina, batez ere, be­launeko artrosiarentzat.

Antiinflamatorio oso ona da, mina gutxitzen du eta lesioek eragindako errekuperazioa bizkortzen du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!