Beste behin, bi pelikula botako dituzte asteburu honetan, Biteriko areto nagusian. Haurrentzat Angry Birds jarriko dute gaur eta bihar, arratsaldeko 16:30etan. Helduentzat, aldiz, Florence Foster Jenkins emango dute gaur, bihar eta etzi: gaur, 19:30etan eta 22:30etan; bihar, 19:30etan; eta etzi, ikuslearen egunean, 16:30etan.