Bost elkartek salgai dute dagoeneko Gabonetako loteria

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 1a, 01:00


Datorren hilean dira Gabonak, eta ohi bezala, Hernaniko hainbat elkartek salgai du Gabonetako loteria:
- Goiz Eguzki: astelehen, asteazken eta ostiraletan salgai.
- Elur Txori: ostegunetan salgai, 20:00-21:00 ordutegian. 03144 zenbakia.
- Xalaparta: azaroaren 3tik aurrera salduko dute astelehen eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara.
- PSE-EE alderdia: Casa del Pueblo tabernan izango da aukeran. Partizipazioak 5 euroan salduko dituzte; dezimoak 20 euroan.
- EAJ alderdia: bihartik abenduaren 14a bitartean salduko dute, Txirrita kaleko Batzokian, 18:00etatik 19:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!