34 proposamen aukeran, herritarrek erabakitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Azken txanpan da dagoeneko 2017ko Hernani Erabaki prozesua. Herenegun aurkeztu zu­e­n talde eragileak aurrekontu par­­te-har­tzaileen laugarren fa­­sea, eta horren arabera, 34 pro­­posamenen artean, 10 hautatu beharko dituzte 16 urtetik gorako herritarrek, aurten. Azaroaren 18ra arte jarri dute bozkatzeko aukera. 

Hiru modu, bozkatzeko
Horretarako, hiru modu egongo direla jakinarazi zuen Talde Eragileak herenegun. Bata, astelehenetik aurrera herritarrek etxean jasoko dituzten diptikoak bete, eta buzoietan sartuta. Bigarrena, Internet bi­tartez, erabaki.hernani.eus web­­ orrian. Eta azkenekoa, au­zoz auzo egingo diren bileretan.

Aurkezpenak, ere bai
Bozkatzeko aukera izateaz gain, proposamenak ere aurkeztuko dira auzoetan. Denera, zortzi bilera egingo dira, auzo desberdinetan: Kaxkoan, Portun, La­tsun­beberrin, Lizeagan, Kara­belen, Sorgintxulon, Etxe­berri-Floridan, eta Zikuñagan. Arra­tsaldeko 19:00etan izango dira denak, auzo bakoitzeko elkartearen lokalean. 

600 proposamenetatik, 34ra
Aurreko maiatzean eman zi­tzaion hasiera Hernani Erabaki 2017ri. Maiatzetik ekaina bitarte, lehenengo fase horretan, 600 proposamenetik gora jaso zituzten. Ondoren, ekainetik irailera arte, Udaleko teknikariek proposamenak banan ba­na aztertu eta baloratu zituzten. 
94 proposamen lehenetsi zituzten herritarrek hirugarren fasean, horiek lehenesteko ranking bat eginez.
Horrela erabaki ziren, azkenik, azkeneko fase honetara iri­tsi diren 34ak, orain herritarren esku geratzen direnak.

Fase erabakiorra, etzitik
Etzi hasiko dena, «fase erabakiorra» dela onartu zuen Talde Eragileak aurkezpenean, «herri­ta­rrek Udal erabakietan parte hartzeko aukera paregabea du­telako». Hori dela eta, herritarrak animatu zituzten une erabakior honetan parte hartzera.

Proposamenak, ikusgai
Diptikoa etxeetara bidaliko dute, baina ordura arte, www.kro­nika.eus-en dago ikusgai. 

 

BILERAK AUZOETAN
 Azaroak 2: Kaxkoa
 Azaroak 3: Portu
 Azaroak 4: Latsunbeberri
 Azaroak 7: Lizeaga
 Azaroak 9: Karabel
 Azaroak 10: Sorgintxulo
 Azaroak 14: Etxeberri-Florida
 Azaroak 16: Zikuñaga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!