Angel Olaranen proiektuen aldeko zumba saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Elkartasun Jardunaldiak an­­­­­­­­tolatu ditu Hernani Wu­kro­­­­­­rekin elkarteak hamabigarrenez. Ho­­rren barruan, gaur goizean zumba solidarioa egingo du­­te goizeko 11:00etan hasita.       

Arritxu Iparragirre eta Aizpea Arokak gidatuko dute saioa, eta herritar guztien­tzat irekia egongo da. Dena den, ekintza irekia izango da, baina izena ematea derrigorrezkoa izango da. Atse­gindegin bertan egin ahal izango da; orduan, 16 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta txikiek dohainik dantzatu ahal izan­go dute. Ekintza honetan jasotzen duten dirua, Her­nani Wukorekin GKEk dituen proiektuak finantza­tzeko izango da.

Meza eta bazkaria, bihar
Bihar emango diote bukaera   Elkartasun Jardunaldiei. 09:00e­tan, meza es­kaini­ko du Angel Olaranek be­rak Agus­tindarren elizan.
Eta ondoren, bukatzeko, El­kartasun Bazkaria egingo dute Txantxangorri elkartean.

Arropa, salgai
Era berean, helburu solida­rio­a­rekin, kamisetak, katilu­ak, jertseak eta bestelako materiala ere jarriko ditu salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!