Aurreko larunbatean argazki erraldoia atera ondoren, beste zita bat jarri du Bagagiltza herri plataformak gaurko. Goizeko 10:00etan bilduko dira Biterin, eta 12:30ak inguru bukatuko dutela aurreikusi dute.
Hiru gai nagusi, gaurko bileran
Batzar irekia hiru gaien inguruan antolatu dute: Udaberri Festa, sinadura bilketa eta galdeketa.
Hain zuzen, galdeketaren data zehaztea izango da gaurko bilera irekiaren helburuetako bat.
Bilerara, gonbidapena
Bagagiltzak gonbidapena luzatu die herritarrei, bertaratzeko eta bakoitzak bere ekarpena egiteko.