Sagardoa egin eta dastatu, ate irekietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Petritegi sagardotegiak ate irekien eguna antolatu du biharko, 11:00etatik 13:30etara: bertako sagastian sagarra bildu, sagardo sagarrak dastatu, muztioa egin...
Era berean, haur eta familientzako ekintzak izango di­ra: sagar bilketa, astoan bueltaxka, haur jolasak, toka txapelketa... 

XV. mendeko tolarea
Bestalde, biharkoa XV. mendeko tolarea martxan ikusteko au­kera izango da. Gainera, Men­diluze aita-semeak bertsotan ariko dira, eta sagardotegi­an bazkaltzeko aukera izango da.
Arratsaldean, berriz, tailerrak eta karaokea izango dira, (15:30-17:00 eta 17:00-19:00).

Erreserba, Petritegin
Parte hartzeko erreserba egin behar da: 943 45 71 88/reservas@petritegi.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!