Mobilizazio bateratua, erreformei planto egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Asteazkenean hainbat lanuzte eta mobilizazio zeuden deituta hezkuntza komunitatean, LOMCE edota HEZIBERRIren kontra. Sindi­ka­tuak, ordea, ez ziren ados jarri, eta Astigarragako Herri Eskolak bestelako mobilizazio baterako deialdia zabaldu zuen.

«Batasuna lehenestea»
Herri eskolako irakasleek ida­tzi bat banatu zuten gurasoen artean, asteazkenean antolatutako kalejiran parte hartzeko deialdia luzatzeko.
Bertan azaldu zuten bezala,  «ELA, LAB eta STEILAS ez dira ados jarri mobilizazio bateratua egi­teko», eta eskolak «ba­tasuna le­­he­nesteko asmoz, elkar­tuko gaituen proposamena adostu» zuen. Horregatik, kalejira egin zuten eskolatik Joseba Barandiaran plazara. Zuzendaritzatik Kronikari azaldutakoaren arabera, «pozgarria izan zen ikustea guraso eta ikasleek gurekin bat egiten zutela».

«Ez dakigu errebalidak egingo diren ala ez»
Heziberriren bitartez aplika­­-tzen da LOMCE legea hemen, eta lehengo urtean dagoeneko egin zituzten errebalidak edo azterketak, hirugarren mailan eta seigarren mailan. «Planto egin genuenoi utzi ziguten azterketa horiek ez aplikatzen, baina aurten ez dakigu zer gertatuko den. Bestalde, Erlijioa edo horren ordez, Baloreak ikasgaiek, dagoeneko, azken notan eragina izaten dute».
Gauzak horrela, datorrenaren arabera ez dakite oraindik mobilizazio gehiago egingo diren edo ez. «Lehen hezkun­tzako azterketa horiek egitera behartuko bagintuzte, ikusiko genuke berriro ere hezkuntza komunitatearekin bat egin eta mobilizazio gehiago egin behar genituzkeen edo ez. Inpor­tan­te­ena, bat eginda egotea da». 

EH Bildu Prentsa Oharra

«Euskal Herrian gure hezkuntza eredua nahi dugu»

Astigarragako Herri Esko­lako komunitateak asteazkenean egindako deialdiarekin bat egin zuela azaldu du EH Bilduk prentsa oharrean, LOMCE eta HEZIBERRI hezkuntza proiektuen aurkako kalejiran parte hartuz.
«Ez dugu nahi euskeraren normalizazioaren eta aniztasunaren aurka doan eta segregatzailea, uniforma­tzailea eta zentralizatzailea den legerik. Ez LOMCErik, ez Heziberririk», azaldu du. «Euskal Herrian gure hekun­tza eredua eraikitzearekin bat egiten dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!