Etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan Hernaniko bi talde nagusiek. Ohorezko Erregional Mailan aritzen denak, Oreretako Touring taldea bisitatuko du gaur, 16:30etan, Fanderian. Etxean talde indartsua dela erakutsi du Hernanik; orain, kanpoan ere maila bera emateko gai direla erakustea dute helburu. Touring talde gogorra da txuriberdeentzat, etxean sendo ari baita denboraldia hasi denetik. Emakumezkoen Ligan ari den Hernanik denboraldiko bigarren garaipena lortzea du helburu. Elorrio talde indartsuaren kontra neurtuko ditu indarrak, 18:00etan hasita. Sailkapenaren goikaldean kokatua dagoen taldea da bizkaitarra, beraz, punturen bat lortzea emaitza bikaina litzateke txuriberdeentzat.
Azkenik, jubenilen Liga Nazionalean ari den taldeak Antiguokoren kontra jokatuko du gaur, 16:30etan, Zubipen15.