Antzerkiaz disfrutatu nahi duenak hitzordua du bihar, 17:00etan, Kultur etxean: Magia lapurra ikuskizuna. Asier Kidam izango da magoa, Alfonso Diez eta Iraitz Lizarraga antzezleak eta Bittor Agirrek joko du pianoa. Emanaldian magia eta zuzenekoa uztartuko dituzte; eta sorpresarik ere ez da faltako.