Beste garaipen baten bila, Altzara

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Mundarroko saskibaloi taldeetako bakarrak jokatuko du partidua asteburu honetan: nagusien mailako emakumezkoen taldeak, hain zuzen. Aurreko asteburuan 54 eta 47 irabazi zieten goierritarrei, gogor lan egin ondoren. Defentsa ona izan zen partidua irabazteko giltzetako bat, eta gaurkoan, bide beretik, beste garaipen bat lortzen saiatuko dira, kasu honetan, Cafes Aitona taldearen kontra, iluntzeko 20:00etan hasita Altzako kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!