Txarretik ikasita, hobetzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Etxetik kanpo jokatzea toka­tzen zaio Mundarrori asteburu honetan. Orioko izango du aurkari, 16:30etan, Mendibel­tzeko zelaian. Pare bat postu aurretik dijoa aurkaria sailkapenean, baina moreen antzeko ibilbidea egin du orain arte.
Beraz, gaurkoan, azken asteburuko akatsetatik ikasi eta garaipena etxera ekartzeko gogor egingo dute lan astigartarrek.

Ahazteko moduko asteburua
Azken partidua 0 eta 2 galdu zuen Mundarrok, Allerruren kontra, eta etxean. Aurreneko zatia nahiko txukuna izan zen, eta aukera garbirik gabe, parekatuta ibili ziren bi taldeak, zelaian. Bigarren zatian, ordea, asko okertu zen jokoa etxekoentzat. Laguntzaileak adierazitakoari kasu eginez, penaltia pitatu zuen arbitroak Le­zo­koen alde, eta hauek gola sartzea lortu zuten. Epaileen lan horrek aztoratu egin zituen moreak, eta hamar minutura bigarren gola egin zieten aurkariek. Horrez gain, zelaian jokalari bat gutxiago zutela bukatu zuten partidua. Gauzak horrela, akats horietatik ikasi eta aurrera egitea dute gaur helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!