Herriko txoko eta istorioak ezagutzen ibili dira ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Lan eta lan, jo eta su ari dira Herri Eskolako ikasleak. Dagoeneko, herriko hainbat txoko bisitatu dituzte, eta beste hainbat gai landu.

Zuhaitzen berri, Murgia parkean 
Hain zuzen, orain gutxi Murgia parkean izan dira bigarren mailako ikasle guztiak. Izan ere, ikasturtea hasteko, zuhaitzak aztertzen ari dira, eta hauek bertatik bertara ikusi eta ezagutu, eta hostoak bildu zituzten bertan.

Herria ezagutzeko, datuak biltzen 
Hirugarren mailakoek, berriz, herriko hainbat txoko bisitatu dituzte, Astigarraga hobeto ezagutzeko asmoz: bertako mendiak, ibaiak, auzoak, plazak, pertsona ospetsuak, Santiomendiko baserri eta karobiak, Astigarragako biztanleriari buruzko datuak...
Hau guztia biltzeko, kartel haundi bat ere osatu dute, zenbat ikasi duten erakutsi eta aurrerantzean, ondo gogoan edukitzeko! 

 

Bullyingari buruz hitzaldia, ostiralean

Ikasleak ez ezik, Herri Eskolako guraso elkartea ere lanean hasia da, dagoeneko.
Hori horrela, datorren ostiralean beste hitzaldi bat antolatu du, arratsaldeko 18:00etan ikastolako aretoan. Kasu honetan, Nerea Mendizabal psikopedagogoak bullying-ari buruz hitz egingo du, elkarbizitzarako klabeak emanez, bai bullying-a egiten dutenei, eta baita jasaten dutenei ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!