Goizuetako etxebizitza batzordea martxan da irailetik. Udaleko ordezkariek eta herritarrek osatzen dute, eta helburua da herrian dagoen etxebizitza arazoa aztertzea: herritarren iritzia jakitea. Horretarako, inkestak egiten ari dira etxez etxe. Inkestan hainbat galdera daude txebizitza eta lokal komertzialen inguruan, bulego, biltegi eta bestelakoen beharrari eta eskaintzari buruz. Inkesta guztiei iristea da Batzordearen nahia, eta ahalik eta jende gehienak erantzutea. Bestalde, dei berezia egin diete Goizuetan bizitzeko interesa izan dezaketenei. Harremanetan jartzeko helbidea: etxebizitzabatzordea@gmail.com.