Azaroaren 22a izaten da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, alegia. Eta nabarmena izango da hori hilabete osoan zehar: bi ipuin musikatu entzuteko aukera izango da musika eskolan azaroaren 5 eta 26an; txistularien emanaldia izango da 27an, eta Txekiako zortzikote batena, ondoren; abesbatzek ere kontzertua emango dute 19an; musika eskolako ikasleak kalera aterako dira 23an...
Hala ere, urriari bukaera eman behar zaio aurrena; Ondoko hilobiko tipo hori antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, 20:00etan kultur etxean, Aitziber Garmendia eta Iker Galartzarekin.
Errefuxiatuekiko elkartasuna
Urria bukatuta, musikaz gain ekitaldi gehiago ere izango dira azaroan zehar.
Horietako bat izango da Argi izpi bat itsas ilunean ekimena. Azaroaren 10etik 13ra bitartean, Greziako Chiosen egindako argazkiak ikusteko aukera izango da herrian zehar, eta horrez gain, azoka solidarioa, hitzaldia... izango dira. Besteak beste, errefuxiatuekin lanean aritutako boluntarioek hitz egingo dute, eta emigrante eta errefuxiatuek osatutako antzerki talde baten lana ikusteko aukera izango da.
Emakumeenganako indarkeriari, ezetza
Bestalde, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izaten da azaroaren 25a, eta horren harira, bestelako ekitaldiak izango dira; besteak beste, Mikromatxism kale-animazioa. Era berean, gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko bi lehiaketa ere martxan dira.
Gabonetarako prestatzen
Hori guztiaz gain, bestelako ekintzak ere ez dira faltako: antzerkia, tailerrak, literatura... Gainera, Gabonetarako prestaketa lanak ere hasi dira: izenematea irekiko da, ludotekarako.
Azaroko agenda
2 Kirol egokituaren inguruko jolas eta jokuak, eta bukatzeko, txokolatea eta bizkotxoa: Eguneroko egoerak gertuago jolastuz, sentituz eta trebatuz. Herri eskolako atarian, 16:30etan.
3 Motxila bete ipuin. Ipuin kontaketa udal liburutegian: 18:00etan 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, eta 18:30etan, 6-9 urte bitartekoentzat. Kontalaria: Iraitz Lizarraga.
4 Hezkuntza hitzaldia: Bullying-a egin eta jasaten dutenekin bat eginez, elkarbizitzarako prestatzen. Herri eskolako aretoan, 18:00etan. Hizlaria: Nerea Mendizabal psikopedagoga.
5 Gazte harrigarria pelikula, 17:00etan kultur etxean. Sarrera, 2 euro. Komedia: Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioak saria jasoko du zientzia-erakunde baten eskutik, sortutako asmakizunak direla-eta.
5 Pello eta Otsoa. Ipuin musikala. Sugar boskotearen eskutik eta Norberto Almandoz musika eskolak antolatua. Musika eskolan, 17:30etan.
10-13 Argi izpi bat itsas ilunean.
10-13 Javi Julio argazkilariak Greziako Chiosen ateratako argaz- kiak ikusgai Zipotza eta Ikatza tabernetan eta Ogi berri okindegian.
11 Hitzaldia, 19:30etan kultur etxean: SMHko (Salvamento Marítimo Humanitario) boluntarioen testi- gantzak, errefuxiatuekin egindako sorosle eta itsas salbamendu lanari buruz.
11 La Zanja antzerkia, 20:30etan kul- tur etxean, emigratzaile eta errefu- xiatuz osatutako antzerki taldearen eskutik.
12 Yo estoy con la novia pelikula, 20:00etan kultur etxean. Gezurretako ezkontza bateko gonbi datuek 3.000 kilometrotako bidaia egingo dute Milandik Estokolmora, bost errefuxiaturi Europako mugak gainditzen laguntzeko. Sarrera: elkartasunezko 2 euro.
13 Azoka solidarioa.
13 Marikixkur eta hiru artzak haur antzerkia, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2,5 euro. GluGlu konpainiaren eskutik, musika, dantza, komedia eta antzerkia nahastuko dituen ikuskizuna.
19 Abesbatzen emanaldia, 20:00etan Andre Maria elizan. Orioko Salatxo, Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzeko Europako Berpizkundeko musika emanaldia eskainiko dute, garai hartako instrumentuak joko dituen musikari talde batek lagunduta.
21 Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian: Rosa Montero idazlearen La carne liburuari buruzko saioa, Jorge Carrerok gidatua.
23 Zeinu hizkuntzen tailerra, debalde. Zilegi Eskola. 18:30etan, AEK euskaltegian Nabarra Oñatz kalean daukan lokalean. Izenematea: astigarraga@aek.eus.
23 Musikalean, 18:30etan Foru plazan: Norberto Almandoz musika eskolako BETA taldearen kontzertua, Santa Zezilia eguna ospatzeko (22a da Santa Zezilia eguna).
24 Mikromatxism, kale-animazioa, 19:00etatik aurrera. Emakumearenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, umorearen bidez gizartea sentsibilizatzeko eta sexu eta adin ezberdinetan mikromatxismoak ikustarazteko emanaldia.
25 Bertso afaria, 21:00etan Zipotza elkartean, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendirekin. Txartelak salgai, Zipotza tabernan.
26 Entzunigarria, haurrentzako ipuin musikatua, 17:30etan Norberto Almandoz musika eskolan.
27 Txistu emanaldia, 13:00etan Joseba Barandiaran plazan, Txirriskla elkarteko eta musika eskolako txistularien eskutik. Besteak beste, Astigarragako idiarena doinu herrikoia joko dute aurreneko aldiz.
27 Vocal Ensemlbe Gentlemen Singers zortzikote txekiarraren emanaldia, 18:30etan Andre Maria elizan, debalde.
29 Zine Foruma, 18:00etan kultur etxean: Séraphine. Harituz elkarteak antolatuta, debalde. Séraphine de Senlis emakume frantsesaren ohiz kanpoko bizitzari buruzkoa.
30 Oporrak bizikletan antolatzen tailerra, 18:30etan kultur etxean. Debalde izango da, baina izena eman behar da azaroaren 15a baino lehen: 943 33 52 41 (Ingurumen Saila).
Besteak
- GURASOLAGUN ludoteka, astearte eta ostegunetan, 16:30etatik 18:00etara Herri Eskolako aretoan. Baldintzak: haurrak heldu batekin bertaratzea eta euskeraz aritzea.
- GURASOLAGUN tailerra, azaroaren 15ean, ludotekaren ordez. 4-12 urte arteko haurrentzako eta helduentzako. Parte hartzeko, izena eman behar da. Antolatzaileak: AEK euskaltegia, Herri Eskolako guraso elkartea, Xaguxar eta Euskara Saila.
- GABONETAKO LUDOTEKA. Izenematea, azaroaren 7tik 14ra, kultur etxean. Ludoteka abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean izango da, 10:00etatik 13:00etara herri eskolan, 4-12 urte bitarteko umeentzat. Prezioa: 40 euro. Zaintza zerbitzua eskainiko da 08:00etatik aurrera (20 euro). Informazioa: info@xaguxar.org.
- ASTIGARRAGAKO MAPA MOREA osatzeko, herritarren ekarpenak jasotzeko saioak antolatuko ditu Udalak: zein leku erabiltzen diren gehiago, zein saihesten diren, oinezkoen ibilbide sareak zein diren, zaintza errazten duten ekipamendu eta espazioak zein diren... Saioen berri Udalaren webgunean emango da.
- Argazki lehiaketa. Atera argazki bat abesti sexista bati. Gaia: Abesti sexista baten esaldia edo leloa oinarri hartuta, letra horren esanahia argazki batean islatzea. Mailak: 8-17 urte eta 18 urtetik gora. Sariak: Astigarragako dendetan erabiltzeko erosketa-txartelak, helduen mailan 150 eurokoa, eta adingabeen mailan, 120 eurokoa. Aurkezteko epea: azaroaren 6a. Oinarriak: Udalaren webgunean. Antolatzailea: Udaleko Berdintasun saila.
-Ikus-entzunekoen lehiaketa: Beldur Barik. Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko lehiaketa. Bideoan erakutsi behar da neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean; eta baita ere, nola egiten dieten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei, Beldur Barik jarrerarekin. Mailak: 12-17 urte eta 18 urtetik gora. Aurkezteko epea: azaroaren 9a, www.beldurbarik.org webgunean.