Urnietan parte-hartzeko aukera, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

Datorren asteartean arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko dute Urnietako kultur etxean mintzalagun egitasmoa, euskeraz praktikatzeko aukera eskaintzen duena. Urnietako proiektua Hernanialdeko AEK-k eta Urnietako Udalak babesten du; hortaz, Astigarragako herritarrek ere izango dute parte-hartzeko aukera. Interesa duenak Astigarragako AEKra gerturatzea, bertara deitzea edo emaila idaztea besterik ez du: astigarraga@aek.org edo 607 610 687.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!