Marikixkur eta hiru hartzak haur antzerkia izango da igandean, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean. Glu Glu konpainiak eskainiko du saioa, eta ikusi nahi duenak sarrera erosi behar izango du. Dagoeneko salgai daude interneten, www.astigarraga.eus webgunearen bitartez, baina egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira. Prezioa: 2,5 euro.