Goizuetak bi txapel gehiago ditu joan den asteburutik. Antton Apezetxea eta Iker Salaberria izan ziren onenak, Nafarroako Kirol Jolasetan. Kadetetan, Antton Apezetxeak 18-6 irabazi zuen Oberenako Francisco Javier Oskozen kontra. Hasieratik nagusitu zen Goizuetako pelotaria, eta Oskoz 8-6koan izan zuen gertuen. Jubeniletan, Iker Salaberriak egurra eman zion Jon Mariezkurrenari: 18-2. Aipa-tzeko emaitza da, baita ere, asteazkenean Egiako txapelketako final erdietan Antton Apezetxeak lortutakoa. Elizegirekin batera, 22-16 irabazi zuten Osa eta Ibarlozaren kontra.
Gaur Larrainzarren izanen da Oihan Legarren goizuetarra; Arangoa-Gazkue izango du aurkari, 10:00etan hasita.
Bihar berriz, Gartzaronen final erdiak izango dituzte jokoan Aizkorbe eta Apezetxeak; aurkari Alberdi eta Elizegi izanen dituzte; 10:00etan hasita, baita ere.