Baztanetik barrena buelta gaur, eta mendi irteera bihar, asteburuko beste bi planak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Udazkenean kultur ekintzarik ez da falta izaten Ere­ño­tzun, eta horren adibide da asteburu hau. 
Batetik, auzoko adinekoekin irteera antolatu dute gaur Baztanera. Bertizko Jaurerriko parke naturala bisitatuko dute, historiak eta naturak bat egiten duen parke ikusgarria. Ondoren elkarrekin bazkalduko dute; eta noski, bingo eta dantzaldirik ez da faltako. Bestetik, lehen aipatu moduan, Txirrita: bertso jarri musikatuen emanaldia izango da gaur; eta ondoren afaria.

Mendi buelta, bihar
Azkenik, bihar ekingo diote igandeetako mendi bueltei. Auzo­ta­rrak animatu dituzte parte har­tzera bihar eta datozen egunetan egingo dituzten irteeran. 

Agenda

Gaur Adinekoen irteera Baztanera. Señorio de Bertizera bisita, bazkaria, bingoa eta dan­tzaldia. Prezioa: 30 euro. Izenematea, Auzo Udalean.
Gaur Txirrita: bertso jarri musikatuen emanaldia. Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin. Arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, 20:30etan, afaria frontoian: Txerriboda. Txartelak Auzo Udalean eta tabernan salgai: helduek, 25 euro; eta umeek (12 urtera arte), 12 euro. Afari ondorenean, festak jarraituko du Txirrita omenduz.
Azaroak 2 Urumea bailarako 
ber­tsolaritza liburutik tiraka Hitzaldia. Estitxu Eizagirreren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan.
Azaroak 5 Gabon Txirrita. Antzerkia. Sarrerak Auzo Udalean eta tabernan salgai egongo dira urriko azken astean.
Azaroak 8, 15 eta 22 Oinarrizko joste-konponketa ikastaroa. Juani Otxotorenarekin eta Maria Jesus Huizirekin. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Izenematea Auzo Udalean.
Azaroak 9 Gure seme-alabek zein arrisku aurkitu ditzakete sare sozialen erabilpenean? Hitzaldia. Baikararen eskutik.
Azaroak 16-20 Euskara Ari Du Hernanin 2016, Indar Proba ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte Auzo Elkarteak eta Txirrita ikastetxeak.
*Hitzaldiak Auzo Udaleko areto nagusian izango dira.
besteak
- Mendi irteerak igandeetan (goiz pasak): urriaren 30ean, azaroaren 27an eta abenduaren 18an. 
- Ekintzetan parte hartzeko eta informazio gehiagorako: telefonoz, 943 55 10 00, edota Auzo Udalean, astelehenetan 09:00etatik 11:30etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!