Anartz Artola txapeldun Espainiako kopan; Hoki Gerrero hirugarren Zubiri-Iruñan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Han eta hemen, Hernaniko atletek ez dute hutsik egiten astebururo jokatzen diren lasterketa ezberdinetan. Joan den asteburuan Anartz Artola txapeldun izan zen Espaini­a­ko Kopako azken lasterketan. Hoki Gerrero hernaniarra berriz, Zubiri-Iruña proban izan zen, eta hirugarren egin zuen, beterano mailan; 1:28:10 denbora egin zuen.

Mendi denboraldi motza baina probetxuzkoa, Artolak
Txikitatik gustatu izan zaio Anartz Artola atleta hernaniarrari mendian korrika aritzea, nahiz eta 16 urteak bete arte ez zuen lasterketarik korritu. Ereñotzuko mendi lasterketan atera zen aurreneko aldiz, joan den urtean, eta bertan lortutako emaitza onak motibatuta, mendi denboraldia ere presta­tzea erabaki zuen. Kro­sean emaitza oso onak lortu eta gero, mendi denboraldiak prestatzeari ekin zion Artolak. Maiatzean Zegama-Aizkorriko mendi lasterketa motzean hartu zuen parte: 2garren eus­kal­duna eta 16 urteko lehenengo korrikalaria izan zen. Bi astera, bigarren egin zuen Ere­­ñotzun. Euskal Herriko Men­di Lasterkarien Selekzioa Artolarekin harremanetan ja­rri zen emaitzak ikusita. Ber­tako kide izatea erabaki, eta aukera izan du Artolak Es­painiako Mendi Lasterketen Kopan par­te hartzeko. Abuz­tuaren 7an Castellonen izan zuen aurreneko proba, selekzioarekin, eta hirugarren egin zuen. Azkenekoa joan den asteburuan izan zuen Artolak Mo­ntsenyn, eta txapeldun izan zen denboraldia borobilduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!