Hernaniko bi taldek aurrera, Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Bukatu berri da Gipuzkoako txapelketako sailkatze fasea 1go mailan, eta CD Hernaniko 2 talde pasa dira azken fasera. 
Kadetetan, Xabier Salaberria eta Oihan Zugastik partidurik galdu gabe bukatu dute, jokatutako lau partiduak irabazita. Final laurdena partidu bakarrera jokatuko dute bihar Hernanin, Oiarpeko Lopez eta Iñararen kontra. Jar­dunaldiko partidurik garrantzitsuena izango da.
Seniorretan, Ioritz Arrietak, Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek taldeko buru bukatu dute, 4 partidu irabazi eta 32 galduta. Final erdia partidu bakarrera jokatuko dute azaroaren 6ko asteburuan, Tolosako Labaka eta Txelletxearen kontra.
Jubeniletan aldiz, sailkatze fasean aritu diren bi bikoteek ez dute zorterik izan. Ander Lazkano eta Ioritz Berasartek partidu erabakiorra galdu zuten Oiarpeko Sein eta Etxeberriaren kontra. Ekaitz Insausti eta Endika Arizmendik berriz, azkeneko postuan bukatu dute jokatutako bost partiduak galduta.

Hernaniko 4 eta erdiko txapelketa, martxan 
Asteburuan martxan izango da Hernaniko 4 eta erdiko txapelketa. Jubenilek emango diote hasiera, eta aurrerago jokatuko dute gainerako mailetako pelotariek. Her­naniko 9 pelotarik eta Urnietako batek jokatuko dute txapelketa, 2 multzotan banatuta. A multzoan: Lazkano, Agirre, Aldunberri, Insausti eta Salaberria. B multzoan: E. Arizmendi, G. Arizmendi, Berasarte, Garmendia eta Zugasti. Bestalde, gaur 11:00etan hasita, hiru partidu hauek jokatuko dira: Alain Agirre, Ekaitz Insaustiren kontra; Endika Arizmendi, Garikoitz Arizmendiren kontra; eta Ioritz Berasarte, Beñat Garmendiaren aurka. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!