Berriak elkarteak umeentzako txokoa antolatu du Gabonetan Plaza Berrin, eta gaur, egun osoko festa izango da. Goizean, 10:30etatik 13:30etara Arotzen Eguna gaia antolatu dute, eta ohi bezala jolasak izango dira. Arratsaldean berriz, 15:30-17:30 ordutegian urteberriko ametsak landuko dituzte, eta ondoren txokolatada izango da.