Etxeko txikienentzako jantzi eta osagarriak, eskuz eginak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 15a, 01:00

Gaur irekiko ditu ateak Pitxin dendak; 19:00etan inaugurazio festa egingo da, eta bihartik aurrera, zabalik egongo da. 
Aurrerantzean ez dute ezeren faltarik izango, etxeko txikienek; oinetakoak, bodyak eta kamixetak, mantalak, panpinak, pijamak, motxilak... Hori eta gehiago aurkituko dute. Izan ere, etxeko goxotasuna duten jantzi eta osa­garriak dira denak, artisauak; eskuz josiak panpinak, eta eskuz margotuak jantzi eta osagarriak. Txikitxoenak maitasunez zaintzeko, maitasunez egindako produktuak.

Marrazkiak eta izenak, norberaren gustukoak
Dendan bertan egiten ditu marrazkiak Loreak. «Txikitatik gustatu izan zait marrazkiak egin eta margotzea, eta interiorismoa ikasi nuen. Hau, erronka bat da neretzako», azaldu du. 
Izan ere, dendara sartu eta eskuinean, marrazteko mahaia dauka. Bertan ariko da marrazkiak egiten. Horrela, saltzen den ia guztia pertsonalizatzeko aukera emango du. «Egiten ditudan marrazkien katalogoa ikusi ahal izango du hona etortzen denak, eta nahi duen marrazkia eta nahi duen izena margotuko ditut, berak aukeratzen duen jan­tzian, motxilan, argazkietarako markoan...». 

Eskuz margotuak, garbigailuan garbitzeko modukoak
Erabiltzen duen pintura berezia da, gainera. «Ez dadila inor kezkatu! Pintura berezia erabiltzen dut, eta beraz, normal-normal garbitu daiteke guztia, garbigailuan. Hori bai; ez erabili lejiarik!». Dudarik geratzen zaionak ere ez du zertan kezkatu: tarjeta batean azalpenak ematen ditu.

Jaioberrientzako eta koxkorragoentzako, aproposak
Denetik aurkitu daiteke dendan, baina, bereziki, 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzako arropa eta osagarriak. «Pixkanaka, koxkorragoentzako gauza gehiago ere ekarriko dut». 
Dagoeneko, aukera handia da, ordea: pixoihalekin osatutako tartak, eskuz jositako panpinak, argazkietarako markoak, oinetakoak, mantalak, pijamak, jertseak, soinekoak, bodyak, kamixetak, bakeroak, merienda eramateko poltsak, motxilak... «Nahi duzun marrazkia eta izena margotuko ditut horietan, maitasunez».

Ordutegi berezia, abenduan
Gaur bertan inaugurazio festa egingo bada ere, bihartik aurrera izango ditu ateak zabalik, Pitxin dendak. Ohiko ordutegia izango da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:00etara, eta larunbatetan, goizez. Abenduko larunbatetan, ordea, goiz eta arratsaldez irekiko du.

PITXIN HAUR JANTZIAK ETA OSAGARRIAK  
Andrekale, 23. Hernani.   Telf: 843 98 17 18
www.facebook.com/pitxin.haurjantziaketaosagarriak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!