Prentsa ohar bidez azaldu du EH Bilduk, «prentsaren bidez jakin» duela, «Udalak Irisgarritasun Plana esleitu duela» eta gainera, «EAJ gezurretan harrapatu» duela; «Udal Gobernuaren ekimen propio moduan aurkeztu digute. Baina (...) 2016ko aurrekontuen emendakinetan (martxoan), PSEk eta EH Bilduk proposatu zuten ekimena da».
Bestalde, gardentasun falta salatu du: «dakigun bakarra prentsan esandakoa da, baina ez dakigu planak zer jasoko duen, nola egingo den, zein den aurrekontua...».
Konpromiso falta
Era berean, EH Bilduk azaldu du «aurrekontuetan 25.000 euro gorde» zirela orain esleitutako planerako, «emendakinei es-ker». «EAJk ez zuen helburu honetarako ezer aurreikusi, eta 7 hilabete behar izan ditu gure ekimena martxan jartzeko».
Gainera, «mugikortasun politikekin duten konpromisoa ekimen honekin zuritu nahi izatea» leporatu diote Udal Gobernuari. «Gogoraraziko diegu non dagoen A3 autobus zerbitzu publikoa? Europako Mugikortasun Astea noiz izan da? Taxi zerbitzuarekin, zer?».