Sarrerak salgai, Casas eta abesbatzen kontzerturako

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Ibon Casasek erretinosis pigmentarioa deitzen zaion ikusmen-gaixotasuna dauka, eta gaixotasunaren aurka egiteko ikerkuntzarako dirua biltzeko kontzertua antolatu du, abenduaren 5ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Apaga la luz y cantar. Bertan hartuko dute parte Astigarragako Aiztondo abesbatzako kideek, beste hainbat abeslari, dantzari, musikari eta aktore ezagunekin batera, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, www.victoriaeugenia.eus webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!