Uholdeei aurre egiteko, diru-laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 29a, 02:00

Dagoeneko eskatu daitezke diru-laguntzak Udalean, etxebizitzetan, garajeetan, lokaletan eta etxejabeen elkarteetan uholdeen aurkako babes neurrietako inbertitzeko. 40.000 euro bideratu ditu Udalak laguntza hauetarako, eta eskaera egin nahi duenak, abenduaren 31ra arteko epea dauka. Udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu behar dira. Oinarriak ikusteko: www.astigarraga.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!