Mobilizazio eguna bihar, erraustegiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 28a, 02:00

Gipuzkoako Erregimena Erre­fuxara. Erraustegiaren Zorra­ren Festa izenburupean, erraus­­te­giaren kontrako egu­na an­to­latu dute bihar Her­nanin. 

FCC eta GHKra martxa, ekintza nagusien artean
Eguerdiko 12:00etan hasiko dute mobilizazio eguna. Or­du­an, Plaza Berritik FCC enpre­sara eta Gipuzkoako Honda­kinen Kontsorzioaren (GHK) egoitzara egingo dute martxa, «gutxi batzuren negozioa, denon min­bizia eta ruina» leloarekin.
Martxa zaratatsua izango da, eta umo­rea ere ez da fal­tako. Izan ere, protesta-martxa GHK­ren aurre­an parodia ba­tekin bu­katuko da. Horren au­rretik, FCCko egoitzetako bat bisi­tatuko da, erraustegia erai­kitzeko eta ku­de­atzeko es­kaintza egin duten enpresetako bat izateagatik.

Herri bazkariarekin, hasiera beste ekintzei
Protesta-martxa bukatuta, 14:00etan, he­rri bazkaria egin­go dute Tilosetan, eta jakina­razi dute aurretik ez dela izena eman behar, ezta txar­telik erosi behar ere.  
Bazkaldu ondoren, beste hainbat ekintza izango dituzte bertaratutako guztien goza­menerako: Ane Labaka eta Maider Arregi bertsolariak, Pobresiaken poesia musi­katua, haur jolasak, mar­goketa-lan­tegia eta beste animazio ba­tzuk. Musika ere ez da fal­tako, eta horretarako, DJ Miau, Mo­rau eta Duo Do Portu taldeak  hartuko dute parte.

Herritarrei deia, ekintzetan parte hartzeko
Bihar egingo duten festaren aurrean, Erraus­te­giaren Kon­trako Mugi­men­duak eta Gi­puzkoa Zutik tal­deak deial­di ba­teratua luzatu nahi diete herritarrei, eta erraus­te­giaren aurka egingo dituzten ekintza guztietan parte har­tzera ani­matu nahi dituzte; bai eguer­diko mar­txan, baita ondo­rengo festan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!