154 zenbakidunarentzat, festetako saria

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 27a, 02:00


Txantxillako Auzo Elkarteak jakinarazi du festetan zehar saldutako errifen sariduna 154 zenbakia dela. Hilabeteko epea du saria jaso­tzeko, eta horretarako, txantxillakoauzoelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko du, edota errifan bertan jartzen duen telefono zenbakira deitu. Bide batez, eskerrak eman nahi dituzte festatetan zehar laguntzen aritu diren bizilagun guztiei: «denon ahaleginarekin atera dira festak atera diren politak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!