Zita berezia dute haurren larunbat honetan Biterin. Gorakada antzerki konpainiaren eskutik, Mobydick haur antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, 2,70 euroan.
Euskeraz egingo dute saioa, eta 6 urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dago.
Imajinazioa, martxan
Konpainiak azaldu ditu antzerkiaren nondik-norakoak: «literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheretan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahal izango du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika, aktoreen lana eta Melvilleren hitzak lagun».