Aurten ere, Etiopiako Wukro herriren aldeko Elkartasun Jardunaldiak antolatu ditu Hernani Wukrorekin ONGak, hamabigarrenez.
Angel Olaran Wukron lanean dabilen misiolari hernaniarraren hitzaldiarekin jardunaldiari hasiera eman ondoren, asteburu potentea dute aurretik. Gaur ere ferian izango dira kamisetak, poltsak, katiluak... eta asteburuko ekintzetarako txartelak saltzen. Azken hauek Iruretagoienan ere salduko dira, baita Miguel Lujanbioren bitartez ere.
Urtero bezala, ekintza hauetatik jasotzen den laguntza Angel Olaranek Wukron dituen proiektuetara bideratuko du Hernani Wukrorekin taldeak.
Zumba eta topaketa, larunbatean
Etzi izango da asteburuko au–rreneko ekintza. Goizeko 11:00etan hasita, zumba solidarioaren erritmora egingo dute dantza Atsegindegira bertaratzen direnek. Arritxu Iparragirre eta Aizpea Arokak gidatuko saioan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da, eta 5 euro ordainduko dituzte 16 urtetik gorakoek, eta debalde izango da txikienentzat.
Horrez gain, Olaranek dituen proiektuetan languntza ematen duten beste 20 GKE, Elkarte eta taldeen topaketa egingo dute etzi.
Meza eta bazkaria, bukatzeko
Angel Olaranek berak Agustindarren elizan eskainiko duen mezarekin hasiko dute igandea goizeko 09:00etan, eta ondoren, eguerdiko 14:00ak aldera hasiko dute Elkartasun bazkaria, Txantxangorrin.