25 urteko bidea gogoratzeko ekitaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 27a, 02:00

 

25 urte beteko dira urriaren 18an Hernaniko Udal Euskal­tegiak bere ateak ireki zitu­enetik, eta orduan hasi ziren ber­tako irakasleak aurreneko es­kolak ematen.
Euskeraren alde egindako lan guztia aldarrikatu eta data berezia ospatzeko asmoz, eki­taldi xume bat antolatu dute gaurko. 
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bat egingo dute Biteriko areto nagusian 25 urte hauetan euskaltegiaren parte izan diren guztiek. 

Dokumentala, hasteko; musika, gero
Ekitaldi berezia 25garren ur­te­u­rrena ospa­tzeko irakasle, ikas­le eta ikasle ohiekin ba­te­ra grabatutako  doku­men­tala­ren proiekzio­are­kin hasi­ko da. 
Eta gero, ekitaldia bo­robildu eta musikaz girotzeko, ema­naldia izango da, herriko hiru musikariren lagun­tza­rekin; horiek dira, hain zuzen, Joxan Goikoetxea, Mikel Ur­dan­garin eta Josune Marin. 

Irakasle, ikasle eta ikasle ohiek euskaltegiaren 25 urteak ospatzeko dokumentala grabatu dute.

Gonbidapena, bertaratzeko
Egun garrantzitsua izango da oso Udal Euskaltegiaren parte diren eta izan diren guz­tientzat. Horregatik, euskal­tegiko zuzendaritzak gonbida­pena luzatu nahi die herritar guztiei bertaratu eta beraiekin egun hau pasatzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!