Desgaitasunari buruz gaur, Irureta

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 26a, 02:00

Toquecito minus izenburu­a­rekin, bakarrizketa egingo du gaur Telmo Irureta aktoreak Koxka Elkarteak antolatuta. Biterin izango da, 19:00etan, eta sarrera de­balde izango dute bertaratzen direnek. 

Desgaitasuna, ardatz
Garun paralisia dauka Telmo Iruretak, eta bere egoeraz ba­liatzen da desgaitasunari bu­ruzko bakarrizketa umo­retsua egiteko. 
Pastillaz nahastu eta ala­iago bizi den bati buruz ariko da Telmo Irureta gaurko ba­karrizketan, eta hala, la­runbateko Kroni­kan adi­e­razi zuen bezala, «desgai­ta­suna iza­tea txolloa balitz bezala tratatzen dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!