Urtero Olak auzo elkarteak antolatzen duen Udazken Kulturalak bat egin du aurten Txirritaren heriotzaren 80garren urteurrenarekin, hori dela eta, hainbat ekitaldi izango dira datozen egun eta asteetan. Larunbat honetan izango dira horietako bi: Bertso jarri musikatuen emanaldia eta Basetxerri Elkarteak antolatutako afaria.
Txirritaren bertsoak, gogoan
Eñaut Agirre bertsolariak bereziki emanaldirako hautatutako bertsoei musika jarriko diete Ereñotzuko musikariek, tartean, Imanol Kamiok, Txus Aranburuk eta Doinu Zale musika eskolako kideek. Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak ere arituko dira bertsotan.
Afari berezia, ondoren
Basetxerri Elkartearen eskutik, Euskal Herrian hazitako txerri eta txerrikiak eskainiko dituzte. Sagardo kupelak ere izango dira. Txartelak salgai daude Hernaniko Tripontzi tabernan, baita Auzo Udalean ere.