Erronkan izenematea, etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 26a, 02:00

Euskararen Egunaren ha­ri­ra, egitasmo berezi bat jarriko dute martxan Astigarragan, Mun­darro, Astigarragako He­rri Eskola, Guraso Elkartea, Udala, AEK, Musika Eskola, Xaguxar eta Gazte Lokalak: ‘100 ta 100... 200’ egitasmoa, hain zuzen. Azaldu dutenez, helburua izango da «aste­be­tez euskera hu­tse­an bizitzeko ahalegina egitea, koturatzeko uste baino egoera gehiagotan euskera erabili daitekeela, eta Astigarragan euskeraren era­bilera haun­ditzea».

Hiztunak eta hizkideak, izena emateko
Urriaren 28ra arte eman dai­te­ke izena. Horretarako asti­garraganeuskaraz@gmail.com emailera idatzi behar da, eta zehaztu, hiztun edo hizkide izan nahi den; hiztunak eus­ke­raz bizitzeko ahalegina egingo du, eta hizkideak, lagundu, be­rak erderaz egin arren besteari euskeraz egiteko eskatuz.
Azaroaren 12an tailerra egingo da, hiztunei euskeraz bizitzeko estrategiak lantzen erakusteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!