Emakundek martxan jarri du, beste behin, Berdintasuneko Gunea. Aurtengoa, hamairugarren edizioa izango da, eta horren bueltan, autobus ibiltaria herrira etorriko da, ostiralean.
Joseba Barandiaran plazan izango da, 09:00etatik 19:00etara.
Goizean, ikasleak
Herritar guztientzako ekitaldiak izango dira, baina txanda desberdinetan.
Goizean ikasleen txanda izango da; 09:00etan Astigarragako Herri Eskolako 6garren mailakoena, eta 11:30etan, Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolakoena.
Matazak eta ‘Zela Trobke’
Arratsaldean, berriz, ekitaldi irekiak izango dira: 16:30etatik 17:30etara, Harituz elkarteko emakumeek matazak egingo dituzte; 17:30etan, bideoa jarriko da, eta 18:00etatik 19:00etara, Zela Trobke pelikula ikusi eta eztabaidarako tartea irekiko da.