Ikastaroa, mugikorrekin bideoa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 26a, 02:00

Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzea dauka hel­­buru Beldur Barik pro­gra­mak, eta hori sustatzeko ikus-entzunekoen lehiaketa jarri da martxan aurten ere; 12 eta 17 urte arteko gazteek kategoria batean, eta 18 eta 26 urtekoek bestean, ikus-en­tzuneko proiektuak, bi­de­oak aurkeztu behar dituzte aza­roaren 9ra arte, www.beldur­ba­rik.org webgunean.
Bideo horretan, erakutsi behar da neska eta mutilek no­la erantzuten duten des­ber­dintasun egoeren aurrean; eta baita ere, nola egiten dieten au­rre indarkeria sexistaren adie­razpenei, Beldur Barik ja­rrerarekin.

Tailerra, Gaztelekuan
Bideo horiek egiten ikasteko, tailerra izango da 17 urte artekoentzat Gaztelekuan, ostiralean (16:30-19:30), eta larunbatean (10:00-13:00 eta 16:30-19:30) eta gaur da izena emateko azken eguna. Nork bere Ipod, tablet edo mu­gikorra eraman dezke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!