Astigarraga Auto kontzesionarioko 27 langileek kontzentrazioa egin zuten atzo, Renaultek Lasarten daukaten beste kontzesionarioan, Berezikar-en, bizi duten egoera salatzeko.
Renaultek, ezerezte gutuna
Hil honen 18an bigarren EREaren berri jakin zuten, eta ondorioz, lanik gabe geratu direla salatu dute. Baina era berean, kontzesionarioen jabearen jarrera salatu dute. «Iraileko EREa atzera bota behar izan zuen, dokumentazioa eskatu genuelako eta konturatu ginelako gauzak ez zirela ondo egin. Baina, hala ere, Astigarraga Autoko jabeak uztailean salduak zituen pabilioiak. Gainera, orain jakin dugu duela bi urte Renaultek ezerezte gutuna bidali ziola Lasarte eta Astigarragako egoitzak ixteko, enpresaren irregulartasunak medio».
«Borondate txarra»
Geratzen zaien bakarra «akordio ekonomikora iristen saiatzea» dela azaldu dute, baina jabeak «negoziaziorako borondate txarra» erakutsi duela diote langileek.