Irribarretxoa, komedia bateko suaren pizgarri

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 26a, 02:00

Neskatila pinpirina eta mu­tilzahar burugogorra izan­go ditu protagonista larunba­te­an 20:00etan kultur etxean ikusi ahal izango den an­tzez­lanak; Ondoko hilobiko tipo hori.
Sarrerak salgai daude da­goe­neko, www.asti­garra­ga.eus webgunean, eta egu­nean bertan ere erosi ahal izango dira, 6 eurotan kultur etxean.
Komedia honetako oina­rri izango da bi mundu oso desberdinetako bi lagunen arteko istorioa, irribarre leun batekin piztuko dena. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreak izango dira protagonistak; algarak ez dira faltako! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!