Txirritaren heriotzaren bueltan hainbat ekintza egin dituzte Ereñotzun urtean zehar, eta asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan hasita Bertso jarri musikatuen emanaldia egingo dute frontoian, Eñaut Agirre bertsolariak eta Ereñotzuko musikariek. Ondoren, afaria egingo dute Basetxerri Elkartearen eskutik. Txartelak salgai daude Hernaniko Tripontzi tabernan eta Auzo Udalean: helduek 25 euro; haurrek, 12.