Hernaniko Arraun Elkartea logo berri baten bila dabil. Horretarako, lehiaketa irekia jarri du martxan eta azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak.
Euskarri artistikoa, edozein
Ez dute parte hartzeko baldintzarik jarri, edozeinek aurkeztu dezake proposamena. Testua da zehaztu duten gauza bakarra: Hernaniko Arraun Elkartea edo HEA. Euskarri artistikoa, aldiz, librea izango da, baina lanak originalak eta aurretik saritu gabeak izan beharko dira. Gainera, koloretan edota txuri-beltzean erabiltzeko moduan aurkeztu beharko dira; eta programa bektorial batean egin eta 300 ppp-ko gutxieneko bereizmena izan beharko dute.
Saria, dirutan
Irabazleak 150 euroko saria jasoko du, eta Arraun Elkartearen material sorta zozketatuko da partehartzaileen artean.
Informazio gehiago, Elkartean bertan
Informazio gehiagorako Elkartera jo: hernani.arrauna@gmail.com.