Eskubaloiaren egun haundia ospatu zuen taldeak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 25a, 02:00

Hernaniko Eskubaloi Taldeak denboraldi berriaren aurkezpena egin zuen asteburuan, eta bertaratutako herritarrei erakutsi zieten «eskubaloiak etorkizuna ziurtatuta daukala» herrian. Hernaniar asko hurbildu zen Atsegindegira, infantil eta kadete mailako talde berrien aurkezpenak ikustera. Horren ondoren, denak elkartuta, bazkari ederraz gozatzeko aukera izan zuten, eta beste hainbat ekintzek borobildu zuten jardunaldia, bazkalostean: jokoak, bingoa eta zozketak ez ziren faltatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!