Dirulaguntzak eskatzeko epea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 25a, 02:00

Aurten ere, Donostia-Beterri es­kualdeko Udalek langabeak kontratatzeko diru-laguntza eskatzeko epea ireki dute, tartean, Hernaniko Udalak. 2017ko martxoaren 31ra arte, eskualdeko enpresek, profesionalek eta laneratzea sustatzen duten erakundeek.

Hainbat baldintza
Diru-laguntza horien eskaera egiteko, hainbat baldintza be­te behar dira: langabezian dauden pertsonak kontrata­tzea lanaldi partziala edo osoa egiteko, gutxienez 3 hilabeteko iraupenarekin; onuraduna administrazio publikoaren menpekoa ez izatea edota lotura sozietariorik ez izatea; Gizarte Segurantza eta zergen betebeharrekin egunean egotea; Udalarekin zorrik ez izatea; eta kontratazioak onuradunaren plantillaren hazkunde netoa suposatzea. 

Argibideak, Udalean
Diru-laguntza egiteko eskaera, Andoaingo Udalaren  Erre­gistro­an aurkeztu beharko da, baina Udalera jo ahal izango da argibide gehiagorako:  al­fon­­so-g@hernani.eus edo 943 33 50 21 (Alfonso Gonzalez).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!