«2017rako udal tasa eta zerga batzuk egokituko ditu Udalak»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 25a, 02:00

Gaur bilduko da Udaleko Ple­noa, eta 2017ko Ordenantza Fis­kala izango da aztertuko duten gaietako bat. Horren inguruan, Udal Gobernuak da­g­oeneko egin du propo­samen bat, eta hori da, hain zuzen, Plenoari aurkeztuko diona.
Proposamen horren non­dik norakoak aurkezteko, prentsaurrekoa eman zuten atzo Isa Sanchez, Ogasuneko zinegotziak, eta Mattin Aldaia, Ingurumen zinegotziak. Bera­iek azaldu zutenez, aurten hainbat aldaketa emango dira: «krisialdi ekonomikoa dela eta, herritar askoren egoera ekonomikoa okerrera joan dela kontuan hartuta, Hernaniko Udalak hiru urte­tan zergak ez igotzea erabaki zuen. Baina zerbitzuen kali­tatea bermatzeko ezinbes­te­koa da koste errealera pixka­naka-pixkanaka egokitzea, eta horregatik, 2017rako udal tasa eta zerga batzuk egokituko ditu Udalak».

Aldaketak, zergetan
Zergei dagokienez, IBI edo OHG erresidentziala, IBI edo OHG industriala eta Ibilgailuaren gaineko zerga daude. IBI erresidentzialak Udalak eza­rritako tipoa eta balio ka­tastrala hartzen ditu kon­tuan. Hori horrela, Sanchezek azal­du zuenez, «Udalak ez du bere tipoa aldatuko. Balio katas­trala, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen du, eta aurten eguneratu ditu balio horiek. Hori dela eta, 2017an ordainduko dugun kopuruan aldaketak egon daitezke».
IBI industriala, aldiz, %10 igoko du Udalak Gobernuaren proposamenaren arabera, baina Diputazioaren katastro­aren eguneraketan lurzoru eta eraikuntza industrialek balio galtzen dutenez, «bi balioak orekatzen dira». 
Azkenik, Ibilgailuaren gaine­­­­ko zerga %1a igoko da tramo guztietan.

Hondakin tasa, %15 gora
Hondakin tasa izango da igoera haundiena jasango due­na, %15a igoko da, hain zu­zen. Mattin Aldaia Ingu­rumen zine­gotziak azaldu du San Markori ordaindu behar zaion kopu­ruarengatik dela: «San Marko Mankomunita­teak, EAJ eta PSE agintean daudela, igo­era izu­garria eza­rri dio Herna­niko Udalari. Erre­fusa trata­tzea­gatik kobra­tzen dion tarifa %20a igo du, eta orga­nikoa tratatzeagatik, %91a». Bestalde,  «auzoetan jarritako etxo­­­letan konposta egiten du­ten herrita­rrek orain arte %40ko hobaria jaso dute. 2017­an hobari hori %25ekoa izango da».

Beste igoera batzuk, ere bai
Hirigintzak obretarako ematen dituen baimenak eta taxi lizen­tziak, aldiz, %1 igoko dira; estolderia zerbitzuak, aldiz, %5a egingo du gora. 

Baita jaitsierak ere
Bestalde, establezimenduak ire­ki­tzeko tasa %20a jaistea pro­posatzen du Udal Gobernuak: «mer­kataritza eta enpresa txi­kien jarduera ekonomikoa sus­ta­tzeko asmoz», Ogasun zinego­tziaren hitzetan. Era berean, 2016-2017 ikasturterako Haur Eskolako jangelaren kuota ere %30a jaistea erabaki dute.

Tasa batzuk, mantenduta
Beste hainbat tasa, aldiz, man­tendu egingo dira: ikus­kizune­tarako sarre­rak eta astero jar­tzen duten azokaren tasak, ki­rol­degikoak, ur hornidu­rakoak, baita zerbitzu sozialak ezartzen ditu­en alojamendu eta jangela sozialaren tasak ere.

 

Taxien tarifak eta Eskolak Kiroleko laguntzak ere, aztergai

Gaur arratsaldeko 19:00etan bilduko dira udal ordezkariak ohiko Plenoan.

Hilero bezala, gaur bilduko da Udaleko Plenoa ohiko de­ialdian. Arratsaldeko 19:00e­tan hasiko da bilkura, eta hain­­­bat gai jorratuko dituz­te, tartean 2017ko Orde­nan­tza Fiskala. 

Beste hainbat gai, ere bai
Horrez gain, taxi zerbi­tzua­ren tarifen proposamena, Eskola Kiroleko dirulagun­tzak eta erraustegiaren ingu­ru­men baimenari Hernaniko Udalak jarritako errekurtsoa ezezta­tzen duen ebazpenari  ere errekurtsoa jartzea. 

Mozioak eta galderak, gero
Bukaeran landuko dituzte, ohi bezala, tal­deen mozioak eta galderak. Mozioen artean, besteak beste, landuko dira: Euskara Ari Du ekimenarena, 1936an frankistek fusila­tutako pertsonen oroime­nezko adierazpena, eta hilda­ko langilearen aldeko adie­razpena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!