Eskuak gora, erabakitzeko eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 24a, 02:00

Martxoan egingo dute herri galdeketa Hernanin, eta kanpainaren irudia izango den argazkia, larunbatean atera zuten. Argazki erraldoi bat egiteko zita jarri zuen Hernani eta Astigarragako BagaGiltza plataformak, apeaderoko eskaileretan; eta ehundaka lagun elkartu ziren bertan. «Nik sinatuko dut» leloa lagun zutela, eskuak altxa zituzten denek, erabakitzeko eskubideari keinu bat eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!